XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Musikaz asetzeko aukera abuztuko lehen astean

Bermeoko Nazioarteko Musika Astean zazpi talde arituko dira XIV garren edizioan: herrian musika zaletasuna bultzatu eta adin desbardinetako ikusleei musika saioak eskeini asmotan, Susana Regidor Kultura dinamizatzailearen berbetan.

Aurtengo saioan musika eskeintza dibertsifikatua erakutsiko da: Poznan Brass Quintett Poloniako boskoteak Errenazimendu Aroko musika, barrokoa, erromantizismoa eta kontenporanoa jorratuko dauz Andra Mari elizara hurbiltzen diran megalomanoen nahiak asetze ekitaldian.

Poloniarrek haize boskoteei zuzendutako Alemaniako lehiaketan hirugarren saria eskuratu eben 1995an.

Musika baltza espirituala eta berrogeigarren hamarkadako jazz estatubatuarra dabez euren partituretako eduki nagusiak, besteak beste: Henry Mancini, Duke Ellington edo George Gershwinen notak garden entzuteko aukera izango dabez zaletuek.

Bigarren egunean, abuztuak 3, Bermeoko ordezkaritzaren mailaren nondik norakoak jakiteko aukera izango da.

Bermeoko Abesbatza eta Leioako Kontserbatorioko Orkestra, Margarita Lorenzo de Reizabalen zuzendaritzapean, arituko dira elkarlanean.

Saioaren lehen partean Dos melodías vascas eta argentinako izango dira entzungai, ostean: Te Deum eta El Mesias abesbatzaren eskutik.

Eguaztenan Abendmusik laukotea, XVIIgarren mendeko ganbara musikan espezializatu dana, arituko da.

Orduko tresnak edo berezko kopiak erabiltzen dabez, garaiko tratatu edo partituretaz baliatuz.

Abel, Boccherini, Jordani eta Mozarten lanak jokatuko dabez.

Mikel Piris jatorri bermeotarreko flautajolea Maria Vega pianojolearen partaidetzaz arituko da abuztuak 5eko saioan.

Bermeotarra Budapest-en bizi izan da azken urteotan musika ikasketak burutzen.

Jazz saioa Lameran

Antolatzaileek azken egunerako laga dabe Lamerako saioa: Jazzle Big Band Euskal Herriko taldea arituko da barikuan eskenatoki igirian.

Musika ibilbidean lehen pausuak Jazzle ikastaroetan emon ebazan talde honek big banderako moldatu eta idazten dauz partiturak gaur egun.

Lamerako kontzertuan Estatu Batuetan 30 eta 40ko hamarkadetan sortutako banda handien doinuak errepikatuko dauz.

Aldundiaren aldetik, urtero modura, inolako subentziorik lortu ez dauan (inguruneko beste herri batzuei zuzentzen jakezan diru subentzioak kontatu beharrekoak izaten dira) mostra musikalak 3 mila pertsonen presentzia espero dau, bost egunetan zehar. Aurreko urteetan kopuru horretara ailagatu gara.